elur antzara





Lokazti Handia Essex konderriko kostaldean dago, Chelmbury herrixkaren eta saxoiek sortu zuten Wickaeldroth ostra-arrantzaleen auzoaren artean. Ingalaterrako azken leku basatietako bat da. Lurralde baxua da, oso eremu zabala. Gatzaga handiek, lokatz lautadek eta itsasaldiek sortzen dituzten putzuetaraino heltzen dira hango belarrak, ihiak eta erdi murgildutako zelaiak. Handik gertu, itsaso geldiezina dago.

Paul Gallico